XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
El Ladrillo (Saio kulturala)Larunbata, 1986ko martxoak 15
Egunkari maitea:
Joan den ostegunean Maritxu Díez erakusketa baten inauguraziora joan zen. Han nagusiarekin egin zuen topo eta hauxe iragarri zion:
Noski, Radio Euskadin
Grafismokoek esan ziguten ez zutela astirik karetatxo bat egiteko baino, kareta sinple bat, KULTURA eta zertxobait gehiago jarriz. Nik esan nien adreilutxo bat ondo letorkeela... oso gauza desberdinak, badakizu.
Argiztatzailea zehatzagoa izan zen:
Eta saioan, zer aurkeztuko dugu? galdetu genion geure buruari. Guztiari hasiera eman zion erakusketa, Dario Fo-ren lan baten estreinaldia eta Raul Guerra Garrido idazleari deituko diogu, EITBko kontseilaria denez ez du ezetzik esango.
Esan eta egin. Filmeetan bezala. Gaur hasi dugun saio kulturalaren izenburua EZ da EL LADRILLO eta saioaren hasieran esan da liburu bat eta adreilu bat antzekoak izan arren ez direla gauza bera. Badakigu guk horren berri!